GU

gu

Kaixo, Joseba naiz.

Marina Borrusorekin uretako meditazioa eta presentzia lantzen aritu naiz zazpi urtean. Azken bietan besteei sentiarazteko eta niri eman didan guztia besteei emateko prestatu naiz. Uretako monitore bezala prestatu naiz, horrek besteei eta uretan meditatu nahi dutenei laguntzeko aukera ematen dit.

Eskerrik asko.

… sentitu eta eman besteei niri eman didan guztia.

Joseba

 

Bizitzako momento batean Eckhart Tolleren “El poder del ahora” liburua nire eskuetara etorri zen. HEMEN eta ORAIN egotearen jarrantziaz jabetu nintzen eta nire bizitza ikusteko modua aldatu zen. Orduan, Marrina Borruso topatu nuen Italian. Berarekin gorpuztu eta ulertu dut Eckhart Tollek irakasten duena. Marinarekin lau urte pasa ondoren ureko (AWA) meditazio monitore/irakasle bezala formakuntza jasotzea erabaki nuen berarekin. Bera baita metodo honen sortzailea. Bi urte gehiago eskaini nizkion formakuntzari. Uretako meditazioak bizitzan bete-betean sartzeko aukera eman dit. Bizitzan buruak duen erresistentzia indartsua dela ikusi dut. Urak irakatsi dit bizitza besarkatzen. AWA hemen ere ezaguna izan dadin garaia dela sentitzen dut. Horregatik gure etxeko ateak zabaldu ditugu, uretan meditatzearen esperientzia zoragarria bizi nahi duen guztiaren zerbitzura jarriz.

Urak bizitza besarkatzen irakatsi dit.

Olatz