Iñigo Garmendia Casado

Buruarentzat lasaitasuna lortzea plazera bada, urez inguratuta lasaitasun hori lortzea oraindik ere plazer handiagoa da; horri pertsonak eta momentuak merezi duten akonpainamendua eta errespetua gehitu behar zaie.

Olatz Salaberria eta Josena Zapirainen eskutik, Hura Gara Awa Oiartzunen egindako azken saioan, amaren sabelean nengoela sentitu nuen zenbait unetan. Amorrua eta  frustrazioa bezalako emozio primarioekin egin nuen bat. Nire biztitzako hainbat ohitura eta jokabideekin indentifikatzen nituen, jokamolde horiek patroi bezala ezarritakoak izan dira beldurrarekin lotu izan baititut momentu askotan.

Arnasa estutu zitzaidan eta dardarka hasi nintzen, baina groputzari hitz egiten utzi nion eta seguruenik nire inkontzientean zentsuratutako lekuekin egin nuen bat.

Emozio horiek epaitu gabe sentitzen uztea eta memento oro bien babesa izatea, pausu bat ematea bezala da. Armiarma sare batean harrapatutako hainbeste emozio modu inkontziente batean ateratzen dira. Gestio inkontziente horretara pausuak ematea bezala da, harrapatuta geratutako emozioak atera ondoren aste libreago bat izateko (hainbesteko kontrolik gabe). Dena da kontzienteagoa beraz esan dezatek orain “egiazkoago” sentitzen naizela, urteen poderioz pilatutako masakara eta rolik gabe.

Hurrengo gauetako atsedena ikaragarria izan zen. Daramagun karga askatzea ze garrantzitsua eta beharrezkoa den konturatu nintzen. Gorputzari aukera eman behar zaio barrutik berrantolatzeko, kanpotik datozen sinesmen eta ohitura mental kaltegarriek egindako lana ez oztopatzeko.


Eskerrik asko bihotz bihotzez bioi