Itsaso

 

Oso esperientzia berezia izan da Olatz eta Josebarekin uretan meditatzearena. Nik badut ohitura meditatzeko baina haiekin bizitakoa oso bestelako esperientzia izan da.

Uretan sartu aurreko ariketak giroan sartzeko oso lagungarriak izan ziren, behin horiek eginda, uretan lasai, erlaxatua eta Olatz zein Josebaren eskuetan erabateko konfiantzarekin sentitu nintzen.Uretan bizitakoak amaren umetokira garraiatu ninduen eta izugarri gozatu nuen horrekin. Nire barnearekin hasieratik konektatzea lortu nuen, pentsamentuak igerilekutik kanpo utzita, normalean asko kostatzen zaidan zerbait izan arren.

Bizitakoa terapeutikoa ere izan zela esango nuke beste bideetatik lortu ez dudan zerbait konpontzea lortu bait dut, eta oso eskertuta nogo horregatik Olatz eta Josebarekiko. Uretako esperientziak ditudan beldurrak eta blokeoak ere agerian utzi zizkidan, beraz hauek gainditzeko asmoz seguru itzuliko naizela AWA Hura Gara Zentrora. Bukaeran bizitutakoari buruz giro goxo batean hitz egitea ere izugarri gustatu zitzaidan.

Milesker bihotz - bihotzez !!