Janusz

Niretzat AWA Hura Gara Zentroan meditazioarekin izan dudan lehen esperientzia izan da. Hasiera batean eszeptiko xamar nengoen baina jarrera ireki batekin bertara joatea erabaki nuen.

Olatz eta Josebak hasieratik konfiantza handia trasmititu zidaten baita lasaitasun berezi bat ere, teknika sutilen bitartez. Hasieran izandako hizketaldiak zein eginiko ariketek asko lagundu zidaten deskonektatzen kezketatik eta benetan sentitzen hemen eta orain. Behin uretan zerbait berezia sentitu nuen, oso zaila da hitzez azaltzen. Berriro jaiotzea bezalakoa izan zen. 

Saioan zehar gorputza erabat erlaxatuta izan nuen eta ur azpian arnasik hartu gabe luzaroan egoteko gai aurkitu nintzen, sekula ez bezala.

Oso modu ona iruditu zitzaidan gorputzaren sakonean gordetako oroitzapen urrun horiek deskubritzeko. Esperientzia errepikatzeko gogotsu nago gehiago sakontzeko nire barne munduan.

Eskerrikasko bikote !!

Laster arte !