IRATXE

 

Garai batean borda izandakoa meditazio txoko eder bihurtu duten espaziora sartu orduko, bibrazioak sintonian; leku goxoa, ongi-etorri adeitsua, giroa epela. Zurruntasunik gabeko gidaritza lagun, uraren izatean barrena barneratu gaituen bideo laburrak ireki ditu jakinminaren ateak. Zirkuluan gorputza sentitzea izan da lehen pausua eta laster oroitu dugu bertan geunden zazpi lagunok ahaztu ahi duguna: gara.

Uraren ertzean jarri eta urari kanta egin diogularik ura garela sentitu. Erraza izan da orduan uraren izatea ukitzen duen orok hura eraldatzen duela sinestea, eta alderantziz, urak ezagutzen gaituela errekonozitzea. Uretan gorputzak sentitzen utzirik, ohartu egunerokoan mente arrazionalak duen kontrola eta uraren izatea ez datozela bat. Utzi, errenditu, fluitu, izan dadin laga. Bihotzez eskerturik nago esperientzia hau bizi izanagatik.

Ondoren, Olatzen beso goxoei esker umetokiko (edo antzinagoko) uretara itzuli ahal izatea esker onez betetzen nauen esperientzia izan da. Gerora berak argitu digun bezela, horixe gara. Hain urrun dirudi eta hain hurrean dugu!

Uste dut kontzientziaren askapen prozesua hasi dugula maila kolektiboan eta maila intelktualean ulertzen hasi garenok, maila intelektual horretatik izate hutsera salto egiteko zubi bila gabiltzala. Bertan bizi izan duguna altxor bat bezala gordeko dugu, nire-gure gorputzak gogoratuko baitu.

Mila esker bihotz-bihotzez zuen maitasuna gugana luzatzeagatik!

Lagun askori ekarriko diozue onura, dudarik ez, zuen begirada garbia testigu!

Eskerrik asko Joseba eta Olatz.... eta hurren arte!

Ira

Ira